Marokon 7 egun: Merzougako Basamortuko Ibilbidea

Marokon 7 egun: Merzougako Basamortuko Ibilbidea
Zazpi eguneko ibilbide eder hau, Marokoko Hegoan dauden ezagutu gabeko eskualdetara eramango zaitu. Bidai zoragarri bat izan dezazun Marrakechtik, Atlasko mendikatea gurutzatuz eta, Ouarzazatera iritsi aurretik Telouet eta Ait Benhaddou bisitatuz, Riad polita batetan afaltzera eta lo egitera eramanen zaitut. Hegora jarraituz, Saghrouko mendiak pasako ditugu Agdzera iristeko. Goizaldera Nkobera iritsiko gara, palmeral ederraren barne paseatu eta Kasbahas jositako berebereen herri txiki honetaz gozatzeko. Tazzarineko Oasira bisita labur bat egin ondoren Erg Chebbiko dunetara joanen gara, han bertan lo egitera. Biharamonean, eskualdera bisita, nomadekin egotera eta Tisserdemine eta Mfiseko meatzak ere bisitatuz. Baita Kjemliyako herria, gnawa dantzaz gozatzeko eta musika entzuteko. Biharamonean, ezezaguna den eskualde eder batera iritsiko gara: Taous eta Remliako basamortu bideak egingo ditugu gaua pasako dugun Foum Mharech arroil ikaragarrietara iritsi arte. Bidai honek mendi paisaiak, laranja-kolore indartsuko dunak, gamelu eta palmerak ditu. Marokoko Hegoaldean dagoen eskualde birjina da hau. Mharechtik, Alniftik pasatuz, iparraldera joango gara, 300 metroko arroilak ikusteko aukera eskeintzen duten Todrako Arriola ikaragarrietara iritsiz. Boumalne eta Dadèsko arrioletara jarraituko dugu. Marrakechera itzuleran, Finteko Oasi zoragarriari bisita. Marokon 7 egun: Merzougako Basamortuko Ibilbidea
  • 1. eguna: Marrakech – Telouet – UNESCO Ksar Ait Benhadou – Ouarzazate
  • 2. eguna: Ouarzazate – Adgz – Nkob
  • 3. eguna: Nkob – Tazzarineko Oasia – Rissani – Merzougan, Erg Chebbiko dunak
  • 4. eguna: Erg Chebbiko dunei buelta– Tisserdmine – Nomadak – Mfis – Khemliya – Dunak
  • 5. eguna: Erg Chebbiko dunak – Taous – Remlia – Foum Mharechko arroilak
  • 6. eguna: Foum Mharechko arroilak– Alnif – Todrako arroilak – Dadèsko arroilak
  • 7. eguna: Dadèsko arroilak – Skoura – Finteko arroilak– Marrakech
Marokon 7 egun: Merzougako Basamortuko Ibilbidea Marokoko Hegoaldean , Saharako Basamortuko nomada den jendetza ezagutzeko eta estatuko eskualde birjinak ikusteko bidai zoragarri bat da. Zalantzaren bat izanez gero, nerekin kontaktuan jar zaitezke.. Marokon 7 egun: Merzougako Basamortuko Ibilbidea